Inmatrikulazinoak

Bost argibide

  1. Immatrikulazinoa, Jabetza-erregistroan egiten dan ondasun baten lehenengo inskripzinoa da eta honen bitartez ondasun horren izatea eta jabetza autortzen da.
  2. Jabetza, erregistroaren aurreko gertaera da.
  3. Ondasunak erregistroan erregistratzeak segurtasun juridikoa emoten dau hirugarrenen aurrean.
  4. Pertsona fisiko edo juridiko guztiek dabe euren jabetza diran ondasunak erregistratzeko eskubidea.
  5. Erregistratzaileak autortzen dau ondasuna egoki egiaztatura dagoan.
Immatrikulazinoak EZ dau inor aurretik berea ez zan zerbaiten jabe egiten.

10 galdera eta erantzun

1.- Zein da immatrikulazinoetarako jardunbidea?

Hainbat bide dago ondasunak immatrikulatzeko:

  • Jabetza-agiria
  • Jabetze-titulu publikoa, nabaritasun-aktagaz osatuta, transmititzailearen jabetze-agiria era frogagarrian egiaztatzen ez danean.
  • Administrazino Publikoak erabili daiken, eta 2015eko ekainera arte parrokiek eta Eleizako beste pertsona juridiko batzuek erabili eikien, Jardunbide laburtua (206 LH art.). 

2.- Zertan datza jardunbide laburtua?

Jabetze-titulurik ezean, Eleizako eta Administrazino Publikoko pertsona juridikoek antzina-antzinako jabetza-ziurtagiriaren bidez ondasunak immatrikulatzeko aukera izan dabe. Ziurtagiri honek ondasuna deskribatu behar dau eta deskribapen honek erabat bat etorri behar dau katastroan agertzen danagaz..

3.- Ze arrazoi izan da jardunbide honetaz baliatzeko?

Jabetza-erregistroa 1861ean sortu zan. Administrazino publikoen eta Eleizako pertsona juridikoen (parrokiak, eleizbarrutiak, ordena erlijiosoak eta beste hainbat eleiz erakunde) ondasun gehienak euren jabetza ziranez hainbat gizalditik aurrera, “jabetza antzina-antzinako, geldi eta baketsuz”, jabetze-titulu formal barik, nahitaezko gertatu zan jardunbidea erabakitzea, aitatutako ondasun horreek Jabetza-erregistro sortu barrian erregistratu ahal izateko.
Egoera berak jarraitzen eban Jabetza-erregistroa arautzen eban legea 1909an eta 1946an aldatu zanean.
Dana dala, jardunbide hau 1861ean erabaki zan eta ez, oker esan danez, 1946an.

4.- Pribilegioa zan Eleizarentzat?

Ez zan pribilegioa. Legeak Eleizako pertsona juridikoei zen administrazino publikoei euren jabetzak erregistroak inskribatu eiezan emon eutsen sistema zan

5.- Ze agiri egiaztatu behar eben Eleiza pertsona juridikoek eta administrazino publikoek?

Egiaztagiri katastrala eskatzen zan ondasuna immatrikulatu gura ebanaren izenagaz. Jabetza-erregistroak kontrolatzen eban dokumentazino hau zuzena izatea.

6.- Eleizaren aldetik ondasunak metatzeko nahirik ez badago, zer dala-eta immatrikulatu ditu jabetzak?

Immatrikulazino edo lehenengo erregistro hori ezinbesteko izapidea da dalako ondasun horregaz kudeaketak egiteko (transmisinoak, erabilerarako lagatzeak, alokatzeak, e.a.).

Bizkaian, Eleizako pertsona juridikoek, euren ondasunak erregistratu dabez, beste batzuen aurrean kudeatu ahal izateko dalako ondasun horreei segurtasun juridikoa emotea ezinbestekotzat jo dabenean. Inoiz ez aurretik berea ez zan zerbaiten jabe egiteko.

7.- Eleizako pertsona juridikoek ondasunak immatrikulatzen jarraitu daikie?

Bai, baina 2015etik aurrera, bakarrik jardunbide orokor arruntaz baliatu daitekez.

8.- Zer dala-eta esaten da ondasun batzuk ‘herriarenak’ dirana´?

Jabetzak pertsona juridiko edo fisiko jakin baten izenean erregistratuta egon behar dau. ‘Herria’, berez entitate juridikorik eta lege-erantzukizunik hartzeko gaitasunik ez dauan zehaztugabetasuna da.

Batzuetan, ‘herria’ eta ‘udala’ nahastatu egiten dira. Parrokien ondasunak ez dagoz udalaren ondarearen barruan eta udalaren ondasunak be ez dagokioz Eleizaren ondareari.

9.- Orduan, ‘herri katolikoarenak’ dira?

Bai. Gizaldiz gizaldi, ‘herri katolikoak’ (fededun katolikoak) askotariko ondasunak eraiki ditu eta Eleizaren esku jarri bere egitekoa gauzatu eian. Parrokiek eta Eleizako hainbat erakundek egiteko erlijiosoa, eta makina bat kasutan, egiteko kultural eta soziala beteten daben .ondasun guzti horreek administratu, zaindu eta gizarte osoaren eskura jarten dabez.

10.- Zer egin behar dau Eleizak immatrikulatu dauan jabetza berea dala uste dauanak?

Inork ezin dau jabe baten izenean erregistratuta dagoan ondasunik erregistratu. Dana dala, eleiz erakunderen batek immatrikulatutako ondasuna berea dala uste dauan erakunde edo partikularrek Justiziaren aurrean helegitea aurkeztu daikie immatrikulazinoaren aurka.

Inork ezin dau beste pertsona edo erakunde batzuek erregistratutako ondasunik immatrikulatu.